albisteak

Biolentzia matxistaren aurka feminismo gehiago!

Biolentzia matxistak gure biziak baldintzatzen ditu. Beldurraren bitartez emakumeon eskubideak zapaldu eta bigarren mailako hiritarrak bilakatzea du helburu. Biolentziaren espresio gorena fisikoa bada ere, milaka espresio eta aurpegi ditu biolentzia matxistak. Etxean, kalean, lanean, eskolan, jaietan… matxismoaren adierazpenak pairatzen ditugu, egungo jendartean oso errotuak daudelako eta onartu egiten direlako. Honen ondorioz, egoera hauek “normaltasunez” bizitzera behartzen gaituzte, arazo indibidual gisara …

Read More »

EUSKARALDIA CAFen

CAFera ere iritsi da EUSKARALDIA eta LAB-CAFeko kideok ere 11 egun hauetan aktiboki parte hartuko dugu Euskararen erabilera bultzatzeko ekimen honetan. LABen urte guztian izaten dugu Euskara gure lanerako tresna eta egun hauetan ere hala izango da. CAFen Euskara Batzordeak sustatu du ekimen hau eta hamarnaka izango gara Ahobizi eta Belarriprest-ak. Beraz lankide, badakizu, gozatu, maite, sustatu eta batez ere …

Read More »

Euskaraldia CAFen

CAFera ere iritsi da Euskaraldia. Aste honetan zehar Euskara Batzordeko kideak izen-emate orriak banatu dituzte enpresako sarrera ezberdinetan. Horrekin batera izen-emate horri horiek sartzeko kutxak ere jarri dituzte enpresa guztian zehar. Inskripzio orri horiek betetzeko epea urriak 19 ostirala, eguerdiko 12tan amaituko da. Gogoratu, nahiz eta enpresatik kanpora izena emanda izan, garrantzitsua dela CAFen bertan ere aipatutako orria betetzea Euskara …

Read More »

Orain Presoak!

Presoen Aldeko CAFeko Lagunen eskaerari erantzunez eta gehiengo sindikalak egin moduan, CAFeko Enpresa Batzordeak gehiengoz (LAB, ELA eta ESK alde eta CCOO abstenitu) dei egiten die langile guztiei datorren larunbatean urriak 20, arratsaldeko 17:00etan Donostiako Antiguoko tuneletik abiatuta Orain Presoak lelopean SAREk deitutako manifestaldian parte hartzera.

Read More »

Amiantoaren biktimen nazioarteko I. topaketa

Kataluniako amiantoaren biktima elkarteak eta Colectivo Rondak antolatuta, urriaren 4, 5 eta 6an amiantoaren biktimen nazioarteko I. topaketa burutzen ari da Bartzelonan. Topaketa hau urriaren 4an hasi zen Cerdanyolako udalean, lurralde ezberdinetatik etorritako biktima guztiei egindako harrera instituzionalarekin. Cerdanyola amiantoaren “zero zona” dela esaten da. Ekitaldi hau Ripolleteko udalarekin elkarlanean antolatu dute, izan ere inguru hau amiantoaren ondorioak gogor pairatu …

Read More »

CAF-ek SOLARIS autobus ekoizle poloniarra erosi du

Hiriko mugikortasun jasangarriko sistemetan Europa mailako liderdoa lortzea. Hori da CAF konpainiak bere plan estrategikoan zehaztutako helburuetako bat. Eta bide horretan, “aurrerapauso handia” eman dute, Poloniako Solaris autobusen enpresa fabrikatzailea erosita. Horrela, CAF Taldea “autobusen segmentuan merkatuko gaur egungo liderretako bat” bihurtuko dela azaldu du konpainiak. Solaris 1996an sortutako autobus konpainia da. 32 herrialdetako 700 hiri baino gehiagotan du presentzia, …

Read More »