albisteak

Hitzarmenaren negoziaketa bultzatzeko lehen lanuztea

Gaurkoan, aurreko asteko langile batzarretan babes zabalarekin onartutako presio neurriekin jarraituz, lehen lanuzteak burutu ditugu Beasain eta Irungo lan zentruetan. Maiatzeko astearte eta ostegunero bi orduko lanuzteak burutuko ditugu txanda bakoitzean eta baita telelanean dauden langileek ere. Lanuzte hauek jarraipen erabatekoa izan dute enpresa guztian. Ostegunean dugu hurrengo hitzordua. Bitartean, Zuzendaritzari berriro ere bere egoskorkeria utzi eta negoziazio mahaian esertzeko …

Read More »

MAIATZAK 1, LANGILEOK KALERA!!

Maiatzarekin 1ren harira, urtero legez LAB sindikatuak hainbat deialdi zituen eginak Euskal Herriko beste hainbeste herrietan. Goierri mailako manifestazioa Beasainen burutu dugu eta bertan eguraldi txarrari eta batez ere instituzioetatik jarri zaizkigun zailtasun eta debekuei aurre eginez ehundaka pertsona bildu gara: adin eta genero guztietakoak, langileak eta langabeak, gazteak eta pentsionistak…baino denok aldarri beraren bueltan. ALDAKETA DA AUKERA! Zaintza, lana, …

Read More »

Euskal Preso eta Iheslariak etxera, LANTOKIETARA!

Enpresa mailan abian jarritako ekimena jarraituz, azken ostiralarekin batera Enpresa Batzordeko kideok CAFeko sarrera nagusian kontzentratu gara Euskal Preso eta Iheslarien etxeratzea eskatzeko. Bide batez langile guztiei dei egiten diegu Euskal Herriko herri eta auzo guztietan deitutako ekimenetan parte hartzeko. Guztion bultzadaz, Euskal Preso eta Iheslariak etxera, LANTEGIETARA!

Read More »

APIRILAK 28a LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Egun hau, gure lanpostuetako arriskuak desagerrarazteko egin behar diren hobekuntzak proposatu eta patronala zein instituzioen pasibitatea salatzeko erabili izan dugu langileok. Laneko istripuak, laneko gaixotasunen izeberraren punta baino ez dira. Gaixotasun profesionalen egoera kezkagarria da, lanetik eratorritako patologien ehunekoa ez baita gaixotasun profesionaltzat hartzen. Europa mailan, laneko gaixotasunengatiko hilkortasuna lan‐istripuena baino askoz handiagoa da, eta enpresek eta administrazioek ezkutuan mantentzeko …

Read More »

Langile batzarrak eta bozketak

Enpresaren oztopo eta boikot saiakera guztien gainetik, langile batzarrak eta presio neurrien bozketak burutu ditugu. Zuzendaritzak hasieratik ekidin nahi izan dituen arren, OSALANen oniritziarekin eta segurtasun neurri guztiak betez 3 langile batzar burutu ditugu eta berauetako parte hartzea azken urteotako handiena izan da. Asteazkenean aldiz, batzarretan azaldutako presio neurriak bozkatzeko unea izan da eta bozketa hauetan ere parte hartze oso …

Read More »

Aplikazioa berrituta martxan!!

Abian jarri genuenetik zenbait urte pasa ondoren, orain guztiz berritu dugu LAB-CAF aplikazioa. Lehenaz gain funtzionalitate berriak gehitu dizkiogu eta itxura ere erabat berritu diogu. Hau da aurkezpen bideoa.

Read More »

Apirilak 4 – ABERRI EGUNA

Apirilak 4 – ABERRI EGUNA Apaindu zure lehioa/balkoia ikurrinarekin. Euskal Herria Baterak deituta Euskal Herriko herri eta auzoetan antolatutako ekimenetan parte hartu. KEINU BAT BATERA  

Read More »

Euskal Preso eta Iheslariak etxera, LANTEGIETARA!

Enpresa mailan ere preso eta iheslarien aldeko dinamikak bultzatu nahian, azken ostiralarekin bat eginez Enpresa Batzordeak kontzentrazio bat burutu du, gaur martxoak 26, eguerdiko 12tan CAFeko Sarrera Nagusian. Honekin batera langileei dei egiten diegu Euskal Herriko herri eta auzo ezberdinetan deituta dauden ekimenetan parte hartzera. Kontzentrazio hauek hilabeteko azken ostiralero burutuko ditu. Euskal preso eta iheslariak etxera, LANTEGIETARA! 

Read More »

Martxoak 23 eta 24an esne bilketa

Zaporeakek esne bilketa kanpaina abiatuko ditu martxoaren 13an hasita, Gipuzkoan, eta hurrenez hurren, bi astero Hego Euskal Herriko lurralde guztietan, Bizkaian amaituz apirilaren 24ean. Horrela, herrialde bakoitzean, egokitutako egunean, hiriburuetan nahiz batzen diren udalerrietan esne eta diru bilketak garatuko dira. Beasain eta Irungo CAFeko Enpresa Batzordeek ere bat egin dugu ekimen honekin eta zentzu horretan martxoaren 23 eta 24an burutuko …

Read More »

Martxoaren 8an, sektore feminizatuen duintasuna eta aitortza aldarrikatuko ditugu #FuntsezkoakBeti

Erraza da zaintza langileak funtsezkoak direla eta beraiek gabe bizitza ezinezkoa dela esatea. Askotan nabarmentzen da egiten duten lana ezinbestekoa dela eta lehen lerroan egon direla pandemia osoan, guzti guztia ematen. Hunkigarria da txalotzea eta egiten duten lanaren garrantzia goraipatzea. Baina hau guztia praktikan jarri behar denean bukatzen dira erraztasunak, eta oztopoak besterik ez dira jartzen. Ez dira berez txarrak …

Read More »