albisteak

Eusko Legebiltzarrean salaketa

Gaur Enpresa Batzordeko kideok Gasteizko Legebiltzarreko batzordera eraman dugu CAFeko langileon salaketa; desamiantatze prozesuan CAFek erakutsi duen arduragabekeria eta ondoren OSALANek eskutik jaso dugun babesgabezia ozen salatu nahi izan ditugu.

Read More »

CETEST: prekarietadea etxean

CETEST CAF taldearen filial bat da, eta batez ere trengintza entseiuak egiten ditu. Enpresa honek ez du CAFentzat bakarrik lan egiten, bere jatorrizko lantegiko lehiakide zuzen gehienei ere eskaintzen die bere zerbitzua. Entsegu-zentro honen egoitza Beasainen dago, CAFeko galdategiaren orube zaharrean dituen instalazioetan, Enpresa Batzordearen lokalen ondoan. Lan-baldintzei buruzko araudirik eza agerikoa da, baina desarautze-egoerek beste dimentsio bat hartzen dute …

Read More »

Enpresa Batzordearen oharra

Desamiantatuaren egoeraren harira emandako egoera dela eta, Zuzendaritzari ondorengo eskari konkretuak bideratu dizkiogu: Amiantoa neurtzeko frogak behar bezala burutzearekin batera, 7, 8 eta 9 nabeek erabateko garbiketa behar dute. Amiantoak eragin berezia izan duen gune konkretuen garbiketaz gain, beste lekuetan egon daitekeen hautsa ere garbitzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Langileontzako inolako galerarik izan gabe, galdutako lan ordu guztien ordaintzea eskatzen dugu. …

Read More »

Enpresa Batzordearen oharra

Abuztuaren 23an Zuzendaritzak Enpresa Batzordeari amiantoak 8. nabean eragindako aire-kutsadura telefonoz jakinarazi zionetik 15 egun baino gehiago igaro dira. Hasiera batean, Zuzendaritza eta Prebentzio-Zerbitzua kutsadura hori erlatibizatzen saiatu ziren. Prebentzio delegatuek ohartarazi arren, lagin berriak hartzeari uko egin zioten eta kaltetutako nabeetan ekoizpena mantendu zuten. Administrazioak ere, OSALANekin harremanetan jarri ginenetik 8 egun behar izan zituen Enpresa Batzordearekin harremanetan jartzeko. …

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Joan den asteazkenean, hilak 23, oporretako azken egunean, arratsaldeko azken orduan, Enpresako Zuzendaritzak Enpresa Batzordeari jakinarazi zion hurrengo egunean (hilak 24, osteguna) 4. dibisioko 8. nabean lan egiten duten pertsonek ezin izango zutela lanera joan, nabe horretan amiantoa kendu ondoren ingurumen-neurketak ez zirelako zuzenak eta aireko amiantoaren maila legez baimendutakoa baino handiagoa zelako. Ostegunean bertan langileen ordezkariek eta enpresako arduradunek …

Read More »

Azken ostiraleko ekintza berezia

Uztaileko azken ostiralarekin bat eginez, gaurkoan ohiko mobilizazioa burutu ordez, Enpresa Batzordeko kideok ekintza berezi bat burutu dugu; langileen lanerako etorrerarekin bat eginez bengalaz argitutako bi pankarta luze jarri ditugu lantegiko sarrera nagusienetan. Ekintza honekin hilabetero egiten dugun aldarrian berresteaz gain, datorren abuztuaren 6an Euskal Herriko kostaldeko hainbat hondartzetan Etxerat Elkarteak deitu dituen mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi izan ditugu …

Read More »

CAFeko Akziodunen Batzarraren aurrean protesta

Gaur goizean CAFeko Akziodunen Batzarra deituta zegoela aprobetxatuz, BDS mugimenduak eta beste hainbat elkartek deituta, Palestinari elkartasuna adierazi eta CAFi Palestinako lurralde okupatuetan eraikitzen ari den trena bertan behera uztea eskatzeko mobilizazioa burutu da CAFeko sarreretako batean. Gerturatu diren medioei adierazpenak egin ondoren, kalejiran joan gara Beasaingo San Martin plazaraino eta bertan ondorengo adierazpena irakurri du aipatutako mugimenduko kide batek: …

Read More »