Home / albisteak / APIRILAK 28

APIRILAK 28

Gaur apirilak 28, CAFen laneko osasunaren nazioarteko eguna ari gara ospatzen. Gure ustez, egun honek orain arte egin dugunaren inguruko gogoeta egiteko balio beharko luke; hau da, gaur egun egiten ari garenaren eta, batez ere, prebentzioarekin lotuta etorkizunean egin beharko dugunaren inguruko gogoeta egiteko, egunero lanera etortze hutsagatik gure osasuna jokoan egon ez dadin. Izan ere, prebentzioak enpresetan sistematizatuta egon beharko luke, eta ez luke luxuzko elementu bat izan beharko.

Gaurkoak salaketarako eguna da. Enpresa edo laneko zentro bakoitzean gertatzen diren milaka istripuren salaketarako eguna. 15 minutuz behin, pertsona batek baja hartzen du istripua edo laneko gaixotasuna tarteko. Hori ez da kasualitate hutsa; horrek badu izena: PREKARIETATEA! Eta erantzuleak ere baditu.

Horregatik, gaur, laneko istripu edo gaixotasun profesionala dela eta 2017an hildako langile guztiak oroitu nahi ditugu.

Goierriko Gurutze Gorriko sorospen eta larrialdietarako hezitzaileek, gure lanpostuetan sor daitezkeen larrialdi-egoeretan nola jardun beharko genukeen eta zer ez genukeen egin behar argi eta garbi azaldu ziguten atzo, CAFeko langileok jaso genuen batzar informatiboan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.