AMIANTOAREN ONDORIOZ BESTE BIKTIMA BAT CAF-en

 

Apirilaren 5ean (asteartea), Evencio Descalzo Marcos CAFeko langile erretiratua hil zen amiantoa manipulatu izanaren ondorioz harrapatu zuen gaixotasunaren ondorioz. Duela gutxi CAF-Zaragozako lankide bat ere hil da 55 urte zituela. Horiekin, ofizialki aitortutako heriotzak 18 izan dira CAF Beasainen eta 30 CAF-Zaragozan, baina jakina da gehiago izan direla arrazoi horrengatik hil direnak.

CAFetik kanpoko datuak ez dira askoz ere pozgarriagoak. Gero eta gehiago dira gure inguruko enpresetan eragindakoen kasuak. Zoritxarrez, eragindakoen zerrendak handitzen jarraitzen du eta epe laburrean biktimen kopuruak gora egingo du.

 

Bien bitartean, eragindakoen senideek epaitegietara jo behar izaten dute, langileen gaitzak gaixotasun profesionaltzat jo ditzaten lortzeko eta, horretarako, enpresak auzitara eraman behar izan dituzte.

Europar Batasuneko estatuen artean Espainia da amiantoa manipulatu izanagatik hartutako gaitzak gaixotasun profesionaltzat automatikoki jotzen ez dituen herrialde bakanetako bat. Eragina jasan dutenei eta haien familiei epaitegietara jo beharrik izan gabe konpentsazio funtsa ezarrita dute, egoera nolabait arindu ahal izateko.

Batzordetik dei egin nahi diegu iraganean amiantoa manipulatu zuten guztiei, eraginak jasan dituztenen senideek hala eskatuta deklaratzera joan daitezen; hau da, biktimei lagundu ahal izateko lekuko izatea onartzea eskatzen diegu.

Amaitzeko, Enpresa Batzordea CAFen amiantoaren ondorioz gertatzen ari diren heriotzen aurrean jarduera protokoloa lantzen ari dela aurreratu nahi dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.