Amiantoaren aurpegi garratza

Amiantoaz gaixotutako lankide baten heriotza

Azken asteotan CAFen ahoz aho darabilkigun amiantoak beste lankide bat eraman du. Felix Vazquez, aurrejubilatzeko adinera heltzear zela diagnostikatu zioten gaitza eta geroztik bi urte luzez gaitzaren aurka borrokan ari ostean, atzo hil zen.

Gaur, maiatzak 23, Irungo lantegian bi orduko lanuztea eta elkarretaratze bat burutu ditugu Felixen heriotza salatu eta CAFeko Zuzendaritzari behingoagatik amiantoaz gaixotutako langileen aurrean, dagokion erantzunkizuna onar dezan.

Lanuzteak iraun duen bitartean ondorengo dokumentua irakurri da:

Felix Vazquez, gaur egungo CAF lrungo lankide gehienen lankidea izandakoa. 1976ean hasi zen !anean eta 40 urte baino gehiagoz egin du lan CAF lrunen elektrikari moduan. Elektrikari bezala lan egiteaz gain, lankide ona ere izanda, beti laguntzeko prest, eta langileen eskubideen defentsan ere jardun du, horren adierazle 4 urtez enpresa batzordeko kide ere izan zela.
Duela bi urte, 2017ko martxoan, ongi irabazitako erretiroa hartzeko bi hilabete falta zirenean, Felix gaixotu egin zen, eta gaur egun tamalez, sendabiderik ez duen gaixotasun bate aurkako borroka hasi zuen.
Felix gaixotzearen arrazoi bakarra, bere bizitza laboralean, hainbat proiektuetan amiantoarekin lan egin zuela izan da. Mineral hau gure artean egon da gutxienez 1993 arte, eta berarekin lan egiten genuen, bere arriskuen inguruko inolako informaziorik gabe.
Esan bezala babes neurririk gabe lan egin dugu, eta enpresak kasu guztietan bere erantzukizuna onartzeari uko egiten dio, eta kalteordainengatik dagokion indemnizazioa, eta prestazio errekargua ordaintzeko saihesteko borrokatzen du.
Felixen kasuan, epaitegietan bi urtetako borrokaren ondoren, prestazion errekarguengatik borroka jarraitzen du. Gai honetan, lehenik Gizarte Segurantzak eta ondoren enpresa dira ordainketa hau atzeratzearen erantzule.
Duela bi aste egindako mobilizazioan genion bezala, amiantoaren okerrena iristear dago, amiantoarekin lan egin eta handik 20-30-40 urtera azaltzen da gaixotasuna, eta nahiz eta gaur egun debekatua dagoen bere erabilpena, kasuak ateratzen joango jarraituko dute, eta ez enpresek ez eta administrazioek ere ez dute dagokien erantzukizuna onartu nahi eta ez diete afektatuei zein bere familiei inolako irtenbiderik ematen.
Nahiko da, CAFeko zuzendaritzari eskatzen diogu Felixen kasuan zein beste kasu guztietan onar dezala dagokion erantzukizuna eta ez dezala epaitegietan inolako borrokarik hasi afektatuen aurka.

Ekitaldiaren amaieran, momentu hunkigarria bizi izan dugu, Felixen zerraldoa zeraman autoa fabrikaren aurretik pasatzerakoan, langile guztiok pasabide bat irudikatu bait dugu Felixi zegokion agurra emanez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.