Home / albisteak / Amiantoaren aurkako topaketa trenen sektorean

Amiantoaren aurkako topaketa trenen sektorean

2019ko maiatzaren 10an

Gaur, CAF Beasain zein Irungo langileok, bi orduko lanuztea burutu dugu. Honekin batera manifestazio bana burutu ditugu Beasain eta Irungo kaleetan zehar.

Manifestazio hauetan langileez gain, biktima, hauen senide, biktima elkarte, sindikatu eta alderdi politikoak zein bi eskualdeetako herritarren parte hartu dute.

Amaieran, Euskal Herriko, Katalunyako zein estatu Espainiarreko trengintza sektoreko hainbat Enpresa Batzordeek adostutako ondorengo textua irakurri da:

Amiantoaren ondorioek zuzenean mineral horrekin lan egiten duten langileengan dute eragina, baina baita zuzenean lan egin ez dutenengan ere, airean dagoena arnastuz,edo baita etxeko lanetan oinarrituak edo egoera txarrean daukagun materiaren desgastea tarteko. Zoritxarrez, ez ditugu ezagutzen eragina jasandako pertsonen eta biktima potentzial izan daitezkeenen benetako errolda eta larritasuna. Dena den, elkarte eta bitarteko ugarien arabera, 2020a funtsezkoa eta bereziki gogorra izango da garatutako herrialde guztietan. Izan ere, asbestosiaren esposizioa gertatu eta handik 20 edo 30 urtetara agertzen da.

Trengintzako sektorean ere amiantoak ondorio larriak ekarri ditu langileen osasunean, mineral horrekin lan egin izanaren ondorioz biktima kopurua geroz eta altuagoa da. Trengintza sektorearekin lotutako enpresa askotan jasaten ari gara guzti honen eragina, haietako asko gainera heriotzaraino. Guzti honek agerian uzten du administrazio publikoek eta sektoreko enpresek beren gain hartu beharreko arazo larria dela.

Orain artean Biktimak eta senideak konpentsatzeko egindako eskaera guztiak modu sistematikoan isilarazi dituzte, kasu askotan gainera, prozesu hauei bakardadean eta beharrezko babesik gabe egin behar izan diete aurre biktimek eta senideek. Amiantoaren inguruan burututako auzi gehienak arrazoia eman diete eragina jasandako pertsonei, baina horretarako sistema judizialean batetik bestera ibili behar izaten dute, eta ez da bidezkoa, guzti honen erantzuleak nor diren denok dakigunean. Gaur egun, gai honen inguruko eztabaida Diputatuen Kongresura iritsi da, baina gure ustez legitimoak eta bidezkoak diren aldarrikapen horiei jaramon egin dezaten bultza egin beharra dago. Izan ere, ez bai dago amiantoaren eraginpean egon ziren pertsonentzako edo beren lanpostuan edo beren herri eta/edo hirietako auzoetan osasun egoera txarretan egon zirenentzako inolako konpentsaziorik.

Gaur, 2019ko maiatzaren 10ean, amiantoaren kalteak ezagutzen zituztenek babesgabe utzi zituzten mineral kantzerigeno horren biktimentzako aitorpena eskatu ahal izateko borrokarako gune gehiago ireki dira. Gaur, trengintza sektoreko langileok kalera atera gara nahikoa dela esatera; nahikoa da erantzukizunak ez onartzeaz, eta lankideak hiltzen ari zaizkigun honetan, beste aldera begiratzeaz, gaia isilarazteaz eta ezkutatzeaz.

Eztabaidarako eta proposamenetarako gune hauek beste batzuek aspaldi abiarazi zituzten borrokarako guneak irekiko dituzte. Gaurko mobilizazioekin, borroka gorpuztuko da helburu argi batzuk defendatzeko. Beren lanpostuan edo fabriketako kutsadura dela eta mineral horrekin bizi izan diren ahaztuei, gaixoei, familiartekoei, amiantoaren eraginpean egondakoei eta gainerako langileei ozenago hitz egitea ahalbidetuko dien abiapuntua izan behar dugu.

Gaur, trengintza sektoreko enpresa-batzorde desberdinok amiantoaren aurkako DEKALOGO hau aldarrikatu eta hori bete dezatela eskatu nahi diegu arduradun politikoei, administrazioei eta enpresei:

 Konpentsazio-funtsa lehenbailehen aktiba dezatela.

 Beren lanpostuan, etxean edo giroan zuzenean edo zeharka amiantoarekin kontaktuan egon zitezkeen pertsona guztien zerrendak egin ditzatela.

 Epaiketara joan behar izan gabe, amiantoarekin lotutako gaixotasunak aitor ditzatela. Epaien aurkako helegiteak jarriaz agonia luzatzeari eta egoera zailtzeari utz diezaiotela.

 Ikerketa-bidea modu aktiboan finantzatu dezatela.

 Eraginpean egon zitezkeen pertsonen erretirorako koefiziente murriztaileak eta gaixo dauden pertsonen laneko erretiroak aplika ditzatela.

 Amiantoaren tratamendua osasun publikoko arazo gisa har dezatela.  Amiantotik eratorritako gaixotasunen eta amiantoarekin lan egin duten enpresen erregistroa.

 Amiantoa modu kontrolatuan kentzeko prozesua bidera dezatela.  Amiantotik eratorritako patologiak detektatzeko programa osasun-zerbitzu publikoetan.

 Osasunaren zaintza-plan espezifikoak eta asbestoaren eraginpean egon ziren langileen jarraipen sakona egin dezatela enpresek eta osasun-zerbitzu publikoek.

Konpentsazio-funtsa erabat beharrezkoa da; izan ere, asko dira (Tailerretan zein etxeko kutsadura jasandakoak) amiantoarekiko esposizioa dela eta afekzioren bat jasan dutenak eta jasan dezaketenak mineral horrekiko esposizioa izan zutelako.

Biktimek aitorpena lortuko dute errudunak epaitzen dituztenean. Lan hori guztiok elkarrekin abiarazi beharko dugu; izan ere, beti bezala, langile-klase osoari eragiten dion arazo sozial eta sindikala da.

Dokumentu hau sinatu dugun enpresa-batzordeok honako hauek eskatzen ditugu: amiantoa desagerraraz dezatela, gobernuek, patronalek, administrazioek eta enpresek duten erantzukizuna onar dezatela; zaintza-planak, sendatzeko ikerketa eta gaixotasun hori jasaten dutenentzako beharrezko laguntzak hobe ditzatela; eragina jasandako langileei beharrezko koefiziente murriztaileak eta, noski, beharrezko kalte-ordainak eman diezazkietela.

Horregatik guztiagatik, trengintza sektoreko langileok hemen bildu gara errealitate makabro honen aurrean gure hasarrea adierazi eta dagoen isiltasuna puskatu asmoz.

Gaur, gainera, trengintza sektoreaz eta gure nazioez haratago joanda, amesgaizto hau jasaten ari diren biktimen elkarteekin, beste enpresa batzuetako langileekin eta Enpresa batzorde desberdinekin lanean jarraitzeko gure konpromisoa erakutsi nahi dugu.

Beharrezkoa da indarrak batzea antzeko egoerak berriro errepika ez daitezen eta, behingoz urteetako esakerak egi bihurtu daitezen, aitortza, erreparazioa eta prebentzioa.

Beasainen, 2019eko maiatazaren 10an

Manifestu hau sinatu dugun Enpresa Batzordeak: CAF Beasain, CAF Irun, CAF Zaragoza CAF Madril, Eukotren, Bartzelonako Metroa, Bilboko Metroa, Madrileko Metroa, Trenasa.

Senideek krabelin txuriak eskeini dizkiete euren hildako senideei.
Manifestazioan zehar, hildako bakoitza gogoratuz orogairru bana eraman dute senideek.

Gaur goizeko irudi gehiago, sakatu ondorengo estekan: https://flic.kr/s/aHskUsHb4L

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.