Home / albisteak / AMIANTOAK HILTZEN JARRAITZEN DU

AMIANTOAK HILTZEN JARRAITZEN DU

CAFeko Prebentzio Ordezkarien oharra

Jada urte asko dira Beasaingo CAFen AMIANTOAren inguruko salaketa eta GAIAREN sozializatzea hasi genuela.

Urteak aurrera joan ahala gaiaren inguruan lan asko egin dugula ikusi dezakegu, bai CAFen bertan eta baita beste batzuen bidelagun izaten ere. Bai lanketak desberdinak martxan jartzen zein  borroka eta salaketa desberdinak elkarrekin aurrera eramanez.

Baina AMIANTOAK bere gordintasun guztian hiltzen jarraitzen du, eta gai honetan adituak diren hainbat eragileek diotenez; Okerrena etortzear dago.

Honen aurrean ez gaude prest isilik geratzeko, ez gaude prest amiantoarekin hiltzen diren lankideak zenbaki hutsetan uzteko, izen abizenak dituzte, eta beti oroituko ditugu. Heriotza hauen erantzuleei zor diguten errekonozimendu eta erreparazioari exijitzen jarraituko dugu.

Hau horrela, inoiz baino argiago amiantoak hiltzen jarraitzen duela esan, gure lankide ohiak gogoratu eta erantzuleak salatzeko asmoz, ondorengo agenda adostu dugu:

  • APIRILAK 30, asteartea

CAFeko langileok 2018an hil ziren bi lankideri omenaldia egingo diegu, amiantoarenean, sarrera nagusiaren ondoan jarria dugun monumentuan.

  • MAIATZAK 10, ostirala

Trengintza sektorean lanean gauden eta amianto kasuekin zipriztinduta gauden enpresetako komite desberdinok, MANIFESTU bat adostu eta mobilizazioak antolatu ditugu nork bere lan zentroetan.

Berriro gertatu ez dadin…

ERREKONOZIMENDUA-ERREPARAZIOA- PREBENTZIOA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.