ADEGIk Gipuzkoako Metalgintzako hitzarmena hiltzat jo du

Asteartean, uztailaren 2an, herrialdeko metaleko mahaia bildu zen. LAB sindikatuak, CCOO eta UGTrekin batera, aurreko bileran egindako proposamena berretsi genuen eta ADEGIri erantzukizunez jokatzeko eskatu genion. ADEGIk Madriletik oparitu dieten Lan Erreforma bere osotasunean aplikatzeko asmoa adierazi zigun, “hitzarmena nahi baduzue, uko egin zuon eskubideei eta onartu lan erreforma” esanaz. 

LAB sindikatuak uko egiten dio inposaketan oinarrituriko negoziaketa eredu honi eta ADEGIri uztailaren 7a baino lehen bere jarrera alda dezala galdatzen dio. Herrialdeko hitzarmena ez dago hilda sektoreko langileok bere alde borrokatzeko prest gauden bitartean. LABek uztailaren 7a baino lehen, eta baita ondoren ere, herrialdeko hitzarmenaren aldeko apustua egiten du. Aurrerantzean egin beharreko urratsak zehaztu eta adosteko, LABeko delegatuen batzarra egingo da gaur, uztailaren 4an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.