ADEGI ERREFORMAREN ALDE!!

Gaur Gipuzkoako metalgintzako negoziaketa mahaiaren 9. bilera ospatu dugu. LABek aurreko bileran mahai gainean jarri genituen puntuei:

– hitzarmenaren gutxieneko izaera mantentzeari,

– lortutako akordioek benetako balioa izan

dezaten enpresariei erreformak ematen dien aldebakartasuna kentzeari,

– hitzarmen berri bat negoziatu arte aurrekoa indarrean mantentzeari,

– estatuko negoziazioaren aurrean herrialdeko hitzarmenak blindatzeari.

 

ADEGIk berean berresten dela erantzun dio, hau da, bere plataforman erreformako puntuak mantenduko dituela esaten du.

 

 

Egoera honen aurrean LABek beste sindikatu guztiei deia luzatzen die puntu hauen inguruan akordioetara iristeko, herrialdeko hitzarmena blindatzeko beharra dago. ADEGIri aurre egin behar diogu, negoziazio kolektiborako Euskal Esparrua defendatuz.

 

Hau izango da LABen lana datozen asteetarako. Negoziazioaren une garrantzitsu baten aurrean gaude, patronalak aurkeztutako proposamenak urteetan borroka bidez lortutako lan baldintzak eta eskubideak arriskuan jartzen ditu. Sindikatuen arteko elkarlana funtsezkoa da egoera honi aurre egiteko. Patronala berean berresten bada, langileok kalera ateratzeko beharra izango dugu.

HEMEN LAN EGIN, HEMEN ERABAKI !!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.