Asanbladako emaitzak

 

BAI

1157

EZ

161

ZURIAK

84

BALIOGABEAK

2

DENERA

1404

 

Beraz, batzarrean onartu diren mobilizazio berriak ondorengo hauek izango dira:

 

 

Abenduak 12 asteazkena, 4 orduko lanuztea errelebo bakoitzak + CAFeko langileon elkarretaratzea Gasteizko parlamentu aurrean (Beasaingo enpresatik 10.00etan aterako gara autobusetan eta Gasteizen 11.00etan elkarretaratuko gara)

Abenduak 13 osteguna, 4 orduko lanuztea, errelebo bakoitzak + manifestazioa Beasainera enpresatik 10.00etan aterata

Abenduak 17 astelehena , 4 orduko lanuztea errelebo bakoitzak (egun honetatik aurrera zehaztuko dira aste hontako ekintzak eta mobilizazioak).

Abenduak 18 asteartea , 4 orduko lanuztea errelebo bakoitzak. 

Abenduak 19 asteazkena, 4 orduko lanuztea errelebo bakoitzak

Abenduak 20 osteguna , 4 orduko lanuztea errelebo bakoitzak

 

 

LABetik oso positibo baloratzen dugu emaitza hau, 3.asanblada izanik, aurrez 7 eguneko paroak burututa eta beste 6 egunetarako paroei horrelako erantzuna ematea indar erakustaldia dela deritzogu. Zorionak LABkide guztioi lekuan lekuan ematen ari zareten dinamika eta erantzunagaitik.

animo eta segi borrokan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.