Home / dokumentuak / CAF hitzarmena / 2012-02-23 Asanblea Interbentzioa

2012-02-23 Asanblea Interbentzioa

4 bilera egin ondoren eta Enpresak proposamen seriorik egin gabe, gure hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dago. Zuzendaritzak CAFerako hitzarmena negoziatzeko biltzea nahi du, orain arte gure hitzarmenaren oinarrietako bat izan dena baztertuta: probintziako hitzarmena. Zuzendaritzaren helburua  grebarako gure eskubideari uko egitea da; bestela enpresa ituna negoziatzera ez dela eseriko dio.

Argi esanda: CAFeko Zuzendaritzak,  ADEGI, CONFEBASK edo CEOEko patronalaren interesekin bat eginda metal arloko gainerako langileekin ditugun loturak behin betikoz hautsi eta aldendu nahi ditu.  

Egunero ikus dezakegu hori.  Madrildik, Euskadiko patronaletatik eta CAFeko zuzendaritzatik, langileen antolaketarako eta borrokarako indarra suntsitu nahi dute enpresetan oinarrizkoenak diren lan-baldintzen negoziazioa ezarrita eta probintzia mailako hitzarmenaren moduko akordioei balioa kenduta. Ahal duenak ahal duena negoziatzeko aukera sortu nahi dute enpresetarako inolako mugarik gabe; baina, hori bai, beheranzko joerarekin negoziatzeko inolako mugarik gabe.

Enpresa txiki eta ertainetako langileak eskuduntzarik eta gutxieneko duin batzuk bermatuko dizkien indar sindikalik gabeko probintziako hitzarmena baino ez dute izango; enpresa handiek, aldiz, enpresaren egoeraren eta haietako batzordeen eta sindikatuen gaitasunaren arabera, soldata-erregimena ez aplikatzea eta beste edozein eskubide murriztea hitzartu ahal izango dituzte. Ahal duenak zerbait lor dezala; gainerakoek, sufritu egin beharko dute.

 

Atzo, berriro enpresak dokumentu berri bat entregatu zigun xantaia mantenduz. Orain hitzarmen propio bat negoziatzeko prest dagoela dio, berehala hasteko, baina probintziako hitzarmena aldenduz. Gure enpresa ituna negoziatzen jarraitu nahi badugu, probintziako hitzarmena sinatu arte itxaron beharko dugula dio.

Horrekin,(lan erreforma berriarekin eta ondorioeztatzen den enpresa estrategiekin, CAFen ere) banatu eta agindu esamoldea aplikatu nahi digute enpresa bakoitzak bere baldintzak modu independentean borrokatzea nahi du, horrela, orain arte langileen arteko batasunak eman digun indarra gal dezagun.

Hamarkada askotan ikusi dugun langileen eskubideen aurkako eraso gogorrenetako bat dugu aurrean. Hau da, antolatutako langile-klasearen suntsipena lortu nahi du.

 Langileen oinarrizko eskubideak desagerrarazi nahi dituzte: grebarako eskubidea, besteak beste.

Eta, horretarako, nahiz eta CAFek bere historia osoan izan duen eskaera zorrorik handiena duen, eta nahiz eta sekula izan ditugun irabazirik handienak eskuratu, negoziatzeari uko egin diote haien xantaia aurretik onartu ezean.

Horretarako, Batzordetik langile guztien babesa eskatu nahi dugu hurrengo presio-neurriak martxan jartzeko. Neurri horiekin enpresaren jarrera aldatuko delakoan..

Hauek dira proposatu nahi ditugun neurriak:

1.- Batzordearen mobilizazioak.

2.- Ordu estrarik ez egitea.

3.- Ez onartzea ordutegien eta txanden aldaketarik hamabost eguneko aurreabisurik gabe.

Batzar honetan jasotzea espero dugun baiezko erantzunarekin, Batzordea ahalik eta bizkorren bilduko da Enpresarekin xantaiarekin amai dezala eta negoziazio serio bat hasi dezala eskatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.